Zinegoak jaialdiak dokumentalen aldeko apustua egingo du 2017an
Urtarrilean aurreratutakoaren haritik, Zinegoak Bilboko gaylesbotrans zinema jaialdiaren edizio berriak bi asteko iraupena izango du aurtengoan, eta otsailaren 20tik martxoaren 5era luzatuko da. Gaur bertan, otsailak 7, aurkeztu dute egitaraua, eta dokumentalen eta Afrikako edukien nagusitasuna azpimarratu dituzte antolatzaileek. Ohorezko sariak Joao Pedro Rodrigues zinegile portugaldarrarentzat eta Ugandako Queer Kampala IFF jaialdiarentzat izango dira.