Euskal ekoizpenak saritu dituzte ALCINE50 zinema jaialdian

ALCINE – Alcala de Henaresko Zinema Jaialdian euskal ekoizpenek sari-sorta irabazi dute. David Perez Sañudo zinemagileak zuzendutako La colcha y la madre (2021) film laburrak gidoi onenaren saria eskuratu du, eta Koldo Almandoz eta María Elorzaren Quebrantos (2020) lanari aipamen berezia egin dio epaimahaiak. Europako Film Laburren Lehiaketako bigarren saria Mikel Gurrearen Heltzear (2021) filmarentzat zian da.

By |2021-11-16T15:32:08+02:0016 azaroa, 2021|

‘Quebrantos’ laburrak nazioarteko jaialdi biran jarraitzen du

2020ko Kimuak katalogoan hautatu zuten Koldo Almandoz eta Maria Elorzak osatutako Quebrantos laburra, eta ordutik, nazioarteko 40tik gora jaialditan hartu du parte eta Euskal Herriko dozena bat festibaletan. Abuztuan ere ez du etenik egingo, eta Txilen, Kolonbian, Brasilen, Katalunian eta Asturiasen izango da ikusgai.

By |2021-07-29T12:42:42+02:0029 uztaila, 2021|

Euskal proiektuak saritu dituzte Requena y… ¡Acción! jaialdian

Iragan asteburuan, ekainaren 25etik 27ra, luzatu da Requenako (Valentzia) film laburren VII. jaialdia, eta atzo iragarri zuten palmaresean hiru euskal proposamen ageri dira: Maria Elorza eta Koldo Almandozen Quebrantos (2020), Sail Ofizialeko sari nagusia eskuratuta; Marina Palacioren Ya no duermo (2020), zuzendari onenaren sariarekin; eta Lander Ibarretxeren Regina (2019), filmean argazki zuzendari lanak egin dituen Jorge Basterretxeak jaso baitu kategoria horretako garaikurra.

By |2021-06-29T09:10:25+02:0028 ekaina, 2021|

Genero berdintasuna aldarrikatzeko zinema mostra, egunotan Iruñean

Emakumezko zinemagile nafarren arteko mahai-inguruarekin abiatu zuten joan zen ostiralean, ekainak 11, Zinemaren eta Emakumeen Nazioarteko Erakusketaren 35. ekitaldia Iruñean. Ordutik, hiru film luze proiektatu dituzte Golem zinemetan, eta mostra bihar itxi aurretik, beste bi luze eta bost labur izango dira ikusgai.

By |2021-06-17T12:50:44+02:0017 ekaina, 2021|
Go to Top