Zinema zikloa, ‘Saison Québec-Pays Basque’ egitasmoa abiatzeko

Euskal kultura eta sorkuntza garaikideari Quebecen leiho bat irekitzea eta, era berean, Quebeceko sortzaileen lana Euskadin erakustea du helburu 2021 eta 2022 urteetan Quebeceko eta Euskadiko hiri nagusietan garatuko den programa kultural eta artistikoak, eta lehen mugarria Euskadiko Filmtegiak Cinémathèque Québécoisen laguntzarekin ondutako zinema zikloa izango da, apirilaren 1etik aurrera.