Nantesko Festival du Cinéma Espagnol jaialdiko palmaresa

Alberto Rodríguezen El hombre de las mil caras (2016) filmak eskuratu du asteburuan Nantesko 27. Festival du Cinéma Espagnol jaialdiko epaimahaiaren sari nagusia, eta aipamen berezia Rodrigo Sorogoyenen Que Dios nos perdone (2015) lanarentzat izan da. Biak ala biak iazko Donostia Zinemaldian saritu zituzten, gizonezko aktore onenaren (Eduard Fernández) eta gidoi onenaren (Isabel Peña eta Rodrigo Sorogoyen) garaikurrekin, hurrenez hurren. Jaialdian eskaini dituzten 70 lanetik

By |2017-04-10T15:54:26+02:004 apirila, 2017|

Kritika: ‘Que dios nos perdone’

Zuzendaria: Rodrigo Sorogoyen Urtea: 2016 Herrialdea: Espainia Madril, 2011.urteko uda. Gizartea haserre dago, krisi ekonomikoak jota, eta milaka eta milaka erromes Aita Sainduaren zain daude. Kaos egoera horretan, serie hiltzaile bat harrapatzeko lanean ari da Polizia, sekretupean, gizarte giroa gehiago ez aldrebesteko. Hain zuzen ere, agureen bortxatzaile bat buruhauste bilakatu da hiriko erdialdean, eta kasua Velarde (Antonio de la Torre) eta Alfaro (Roberto Alamo) inspektoreen

By |2016-11-09T09:13:14+02:009 azaroa, 2016|

Estreinaldiak: Urriak 28

I, Daniel Blake Ken Loachen drama sozialak Cannesko zinema jaialdian Urrezko Palmorria eskuratu zuen, eta Donostia Zinemaldiko Perlak atalean ikusgai izan zen irailean. Filmeko protagonista Daniel Blake da, 59 urteko arotz ingelesa. Bihotzeko arazoak tarteko, gizarte laguntzak eskatu beharko ditu bizitzan aurrenekoz, nahiz eta administrazioak lana bilatzera derrigortuko duen. Hala, labirinto burokratikoan galduta amaituko du, Rachelek bezalaxe, harrera-etxe batera bidali ez dezaten, Londrestik 450 kilometrora

By |2016-11-02T15:19:34+02:0027 urria, 2016|

‘I am not Madame Bovary’ filmak jaso du Urrezko Maskorra

Bart gauean Donostiako Kursaal auditorioan egin duten sari-banaketa ekitaldian banatu dituzte 64. Donostia Zinemaldiko sariak, eta Xiaogang Feng txinatarraren I am not Madame Bovary lanak jaso du Urrezko Maskorra. Emakumezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra ere film berean aritutako Fan Bingbing aktorearentzat izan da, eta Gizonezko Aktore Onenarena Eduard Fernandez espainiarrarentzat, El hombre de las mil caras filmean egindako lanagatik. Aurtengo edizioan hamazazpi film lehiatu dira Urrezko

By |2016-09-30T13:28:26+02:0025 iraila, 2016|

Hamabost film izango dira 64. Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean

Nazioarteko zinegile entzutetsu zein berriagoen 11 lan lehiatuko dira aurtengo Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean. Besteak beste, Hong Sang-soo hego korearraren Dangsinjasingwa dangsinui geot (Yourself and yours), Arnaud des Pallières frantziarraren Orpheline, eta Bertrand Bonelloren Nocturama ariko dira Urrezko Maskorra eskuratzeko borrokan.

By |2016-09-18T07:55:33+02:008 abuztua, 2016|
Go to Top