Hamabost film lehiatuko dira Zinemaldiko Zuzendari Berriak sailean
Hamabost film sartuko dira aurtengo Kutxabank-Zuzendari Berriak saria lortzeko lehian, izan ere, antolatzaileek azken orduko bi ekoizpen berri gehitu dituzte zerrendara. Guztiek, lehen edo bigarren filma aurkeztuko dute sortzaile berriak ezagutzera ematea helburu duen Zuzendari Berriak sailean.