‘Cuadro Negro’ film txiletarra gailendu da 19. Punto de Vista jaialdian
Jose Luis Sepúlvedak eta Carolina Adriazolak Txileko armadari buruz zuzendutako ez-fikziozko lanak irabazi du 2025eko sari nagusia; gazteriaren aitortza ere jaso du. Ikus-entzuleek, aldiz, Marina Lameiro eta Maddi Barberren Cambium izan dute lan gogokoena.