6.500 lagun baino gehiago bildu ditu 19.Punto de Vista jaialdiak
Besteak beste, 80 gonbidatu eta 465 akreditatu izan dira Iruñean. 2026ko martxoaren 2tik 7ra ospatuko den 20. edizioak zuzendari-artistiko berria izango du.
Besteak beste, 80 gonbidatu eta 465 akreditatu izan dira Iruñean. 2026ko martxoaren 2tik 7ra ospatuko den 20. edizioak zuzendari-artistiko berria izango du.
Baluarte Jauregiko Luneta aretoan egingo dituzte pitch saioak 2024-2025 deialdian hautatutako 15 sortzaileek.
Iluntzean egingo dute 2025eko Nafarroako Zinema Dokumentalaren Jaialdiaren irekiera ekitaldia, baina dagoeneko ikusi ditugu sail ofizialeko lehen proposamenak: Bamssi (Mourad Ben Amour), Materialsammlung (David Gómez), Writing Poems at the End of the World (Wonwoo Kim) eta La prunelle rouge (Pierre Louapre).
60 film inguru pantailaratuko dituzte zinemaldiaren 2025eko edizioan. 6 ataletan banatu dituzte proiekzioak: Sail Ofiziala, Fokuak, Lan, Kontaktuak, X Films eta Bitartekaritza programa.
Filmen emanaldiez gain, kontzertuak, DJ saioak eta zuzeneko musika duten irratsaioak hartuko ditu Nafarroako Zinema Dokumentalaren Jaialdiak, 2025eko edizioan.
Oteiza Museoak antolatutako Faux départ / Cabeza Borradora erakusketaren harira, Garmendiaren eta Antonio Menchenen arteko elkarrizketa bat hartuko du jaialdiak. Iruñeko Ziudadelan bideo-instalazio bat ere egongo da bisitagarri.
Cyril Neyrat (FIDMarseille jaialdiko zuzendari artistikoa), Boris Nelepo (kritikaria eta programatzailea) eta Mònica Rovira (zinemagilea eta ikertzailea) arduratuko dira Punto de Vista Sari Nagusia eta gainerako errekonozimenduak erabakitzeaz.
Magdalena Orellana artista eta zinemagileak sortu du diseinua, mugimenduarekin eta eguzkiarekin lotutako collage sorta.
Bi zinemagile nafarrek zuzendutako filma otsailaren 24tik martxoaren 1era bitartean ospatuko den jaialdiko sail ofizialean lehiatuko da. Guztira, 13 herrialdetako 17 lan izango dira sariak irabazteko hautagai.
Larunbaterako hainbat saio atondu badituzte ere, azken lehiaketa eguna izan du gaur 2024ko Punto de Vista – Nafarroako Zinema Dokumentalaren Jaialdiak. Ondoko filmak izan dira sail ofizialean ikusgai: El Canto de los Años Nuevos (Alexander Cabeza Trigg), La rivière (Dominique Marchais), ¿Dónde está Marie Anne? (Yaela Gottlieb) eta Silence of Reason (Kumjana Novakova).