Punto de Vista 2022: ‘Soy libre’ eta ‘Film balkonowy’

“Tiene casi veinte años y ya está cansado de soñar. Pero tras la frontera está su hogar. Su mundo, su ciudad”, abesten zuen Nino Bravo kantari espainiarrak. Libertatea zuen amets, eguzkiak goizaldean bezala, itsaso zabalak bezala, presondegitik ihes egin eta hegan egiteko gai den txoriak bezala. Eta Arnaud Gomezek bezala. Laura Portier zinemagile frantziarraren anai gaztea da Arnaud, baina ez bata ez bestea ez ziren

By |2023-02-01T16:35:08+02:0019 martxoa, 2022|

Punto de Vista 2022: ‘To Pick a Flower’, ‘Guerra’ eta ‘Mille cipressi’

Kolonizazioa nola kontatu, inbaditzaile eta inbadituen arteko harremana nola erakutsi. Horixe lehen begiradan Shireen Senok zuzendutako To Pick a Flower film laburrak iradoki dezakeena. Baina, sarraskiak eta kultura-inposizioa alde batera utzira, hurbilketa analitiko eta antropologikoa proposatuko digu zinemagile japoniarrak. Estatubatuarrak Filipinasen 1890etik 1946ra bitartean izan zirela aitzakia hartuz, natura eta gizakia lotuko dituen erretratu bilduma izango da film-saiakera honen ardatza. Emakume bat zuriz jantzita, baina

By |2022-03-21T13:32:04+02:0017 martxoa, 2022|

Punto de Vista 2022: ‘Self-Portrait: Fairy Tale in 47KM’ eta ‘Transparent, I am’

2011n jaio zen proiektuaren jarraipena da Mengqi Zhang zinemagile txinatarrak bart Punto de Vista jaialdiko sail ofizialean aurkeztutakoa. Bere burua filmatzeari ekin zion Self-Portrait With Three Women lanean, eta ostean zuzendu dituen hamar filmetatik bederatzitan aurki dezakegu bere nortasuna ezagutu nahian egindako barne bidaia, autoezagutza helburu duena. Negua iristearekin batera hurbildu da azken urteotan KM 47 herrira, bertakoak ditu senideak, eta ama zein amonarekin hasitako

By |2022-03-17T09:57:55+02:0016 martxoa, 2022|

Punto de Vista 2022: ‘Los caballos mueren al amanecer’

Zuzendaria: Ione Atenea Urtea: 2022 Herrialdea: Euskal Herria Zuri-beltzezko irudiek eman diote hasiera 2022ko Punto de Vista zinema jaialdiari. Iruñera hurbildu direnek mesfidati begiratu dute Baluarte Jauregiko pantaila erraldoia, tokiz kanpo baleude bezala. 40ko eta 50eko hamarkadetan Hollywooden errodatutako noir generoko filmen fotogramak izan litezkeenak eduki dituzte aurrez aurre. Musikak ere badu ukitu epiko bat, eta tiro hotsak entzungo dira, gonbidatuta ez gauden poker partida bati

By |2022-03-16T10:36:29+02:0015 martxoa, 2022|
Go to Top