‘Mugikorrak eta adin txikikoak’ oinarri, 87 spot aurkeztu dituzte EUSPOT lehiaketara
Teknologia berriek eta mugikorrek adin txikikoei eskaintzen dizkieten aukera eta mehatxuak aintzat hartuko dituzten iragarkiak izango dira EUSPOT – Euskarazko Spot Lehiaketako 13. edizioaren ardatza. Erantzun bikaina izan du deialdiak, guztira 87 lan aurkeztu dituztelarik: horien artean, 18 urtetik beherakoek eginiko 60 lan jaso dira eta 18 urtetik gorakoek eginiko 27 lan.