Publikoak egiten dituenak

Behin Zinemaldiaren olatua igarota, publikorik gabe, hutsik, gelditzen dira zinema-areto donostiarrak. Orduan hasten dira, han eta hemen, ikusle berriak erakartzeko trikimailu eta deialdi bereziak: Zinearen eguna, deskontu berezi edota salneurri merkeagoa duten sarrerak, gai jakin bati eskainitako bildumak… Piztiak iraun dezan berebizikoa baita jaten ematea, eta ez da urtean zehar zinemara joateko ohiturari eusten dion jende multzo finkorik. Edo hala uste dugu behintzat. Zinea-n egiten