Aurkeztu dute Beldurrezko Zinemaren Asteko kartela

30 urte beteko ditu aurten Donostiako Fantasiazko eta Beldurreko asteak, eta modu berezian ospatu dute efemeridearen iritsiera: mostraren arima diren ikusle fidelak omendu dituzte. Aurkeztu dute jada kartel ofiziala eta, hain zuzen, publikoa da 30. edizioko irudiaren protagonista.