Ikus-entzunezko proiektuak aurkezteko prozedura aldatuko du EiTBk

Hornitzaile eta bezeroekin harremanak egiteko sistema inplementatuko du EiTB taldeak urte berriaren hasierarekin. Berrikuntzak egiten hasi dira hainbat arloetan, eta iragarri dute film luze zinematografikoen eta telebistarako dokumentalen ebaluaziorako batzordeari zuzendutako proiektuen aurkezpenerako prozedura aldatzea izango dela horietako bat.