Estreinaldiak: Urtarrilak 13
La La Land (La ciudad de las estrellas) Damien Chazelle (Whiplash) zinegile gaztearen hirugarren luzea da, joan zen asteko Urrezko Globoetan zazpi garaikur eskuratu dituen lana. Emma Stonek eta Ryan Goslingek aktore izan nahi duen Mia ameslariaren eta jazz musikari Sebastiánen arteko maitasun harremanari forma eman diote. Ametsak eta bihotzak suntsitzeagatik ezaguna den Los Angeles hirian euren asmoak betetzen ahaleginduko dira bi gazteak. https://youtu.be/0pdqf4P9MB8 ORM