‘Pixi Post eta opari-emaileak’ animazio filma abenduaren 23an helduko da zinemetara

Gabonetarako mezu argi batekin estreinatuko dute animazio film berria: “Gora dibertsitatea!”. Pixi Post eta opari-emaileak familia osoari zuzendutako lana da, nahiz eta bereziki umeentzat izan. Pixi Post da filmaren protagonista, neska elfo bat. Duela mende asko, Gabonetako Jeinuen Biltzarrak Monopolish  izeneko jeinu gaiztoa kaleratu zuen, eta orain, urte hauetan guztietan prestatu duen mendekuarekin itzuliko da. Bere plana jeinu guztiak Gabonetako iragarki bihurtzea izango da. Baina