Ion de Sosa eta Iker Azkoitia, Akademiaren egonaldietan

Espainiako Zinema Akademiak aurten bigarrenez ikus-entzunezko sortzaileei eskainitako egonaldi zinematografikoetan parte hartuko duten 20 proiektuak argitu ditu. Aukeratutakoen artean Ion de Sosa donostiarraren Balearic eta Aretxabaletan jaio baina Madrilen bizi den Iker Azkoitiaren Los vigilantes del sueño lanak daude. Batak zein besteak, 2020ko irailetik 2021eko ekaina bitartean beraien proiektuak garatu beharko dituzte.

By |2020-08-27T09:22:08+02:0027 abuztua, 2020|

Hamalau proiektuk hartuko dute parte 2020ko Lau Haizetara Foroan

‘Charlie Chaplin, A Man Of The World’ (Kanaki Films) eta ‘Del Fuego Al Hielo’ (Mirokutana) euskal produkzioak Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren hurrengo ediziorako hautatutako 14 proiektuen artean izango dira. Kalitatea eta aniztasuna dira, antolatzaileen esanetan, ekimenaren XVI. edizioa izango denaren ezaugarri nagusiak.

By |2020-08-19T14:38:38+02:0019 abuztua, 2020|
Go to Top