Zabaltegi-Tabakalera Sarirako hautagaiak aurkeztu dituzte

Cannesen, Berlinen eta beste hainbat jaialditan saritu edo programatutako filmek, eta baita mundu-mailako bi estreinaldik ere osatuko dute Zabaltegi – Tabakalera, Donostia Zinemaldiaren atalik esperimentalena. Orotara, 18 proiektuk parte hartuko dute lehian, tartean Mikel Gurrea donostiarraren ‘Heltzear’ proiektuak.