BideOtik programa berria otsailaren 9an abiatuko dute

Bilboko Azkuna Zentroak antolatutako BideOtik. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira programaren edizio berria otsailaren 9tik martxoaren 16ra luzatuko da, sei saiotan. Ikus-entzunezko sorkuntza artistiko eta kulturala ikusarazteko, dokumental luze eta laburrez osatutako zikloa atondu dute, eta aurengoan Filmin plataforman ere ikusi ahal izango dira lanak.

By |2021-02-05T11:49:15+02:005 otsaila, 2021|

Bigarrenez, Zurriolako Butaka saioan izango gara

Ostiraletik aurrera, 65. Donostia Zinemaldian parte hartuko duten euskal ekoizpenen jarraipen zorrotza egingo du Zurriolako Butaka saioak. 11:00etan hasi eta ordubetez, euskal industriako profestionalak eta adituak elkarrizketatuko ditu Inaxio Esnaola aurkezleak. Berria egunkaria, Hamaika telebista, Gaztezulo aldizkaria, Irutxuloko Hitza astekaria eta Zinea albistari digitala gaude proiektuaren atzean, eta streaming bidez emango dugu saioa atarian bertan.

By |2017-09-22T20:45:36+02:0019 iraila, 2017|
Go to Top