Etienne Comarren ‘Django’ lanak zabalduko du 67. Berlinale jaialdia

Urtea zabaltzen duen zinema jaialdi europar nagusia da Berlinale. 67. edizioa izango du aurtengoa, eta otsailaren 9tik 19ra luzatuko da. Filmen emanaldiaz gain, ekoizleentzako koprodukzio azoka eta film europarrentzako azoka ere antolatuko dituzte, urtero legez, garai berean. Dagoeneko iragarri dituzte jaialdian estreinatuko diren dozenaka film, tartean, inaugurazio galan eskainiko duten Django, Etienne Comar zinegile eta ekoizle frantziarrak Django Reinhardt gitarrista eta konposatzaile ezagunari buruz osatu duen lana.