Production Value egonaldia Bilbon egingo dute urtarrilean

Zinema proiektuen prestakuntzan laguntzeko helburua duen astebeteko tailer europarra da Production Value, Herbehereetako Focal Resource irabazi asmorik gabeko fundazioak kudeatutakoa. Aurtengo egonaldia Bilbon egingo dute urtarrilaren 7tik 15era, eta izena emateko epea azaroaren 10era arte izango da zabalik.