Astean behin zinemara: Fernando León de Aranoaren ‘Princesas’

Gogorra da bizimodua hainbat gizatalderentzat, eta horien deskripzioa egiten duen gidoia zinera eraman behar bada, Fernando León de Aranoa oso zuzendari egokia da, ez dago zalantzarik. Barrio filmean etorkizun gabeko gazteak ziren protagonista, Los lunes al Sol-en langabezian luzaro daudenak, Caminantes-en Txiapaseko (Mexiko) nekazariak. Aranoak begirada samurra du, baina aldarrikatzailea ere bai, maitasunez betea deskribatzen dituenenganako. Baina, ez du salaketa, aldaketen premia, baztertzen. Deskribatzen dituen arazoez hausnartu ostean eskatzen du aldaketa, baina ez du eskatzenamorrazioz beteta,