Aurkeztu dute 68. Donostia Zinemaldia
Donostia Zinemaldiaren 68. edizioaren aurkezpen agerraldi ofiziala egin dute gaur mostraren arduradunek. COVID-19ak behartutako segurtasun neurriak azaldu, epaimahaikideak aurkeztu eta filmen azken iragarpenak egin dituzte. Donostia Saria bakarra emango dute, eta irailaren 13an abiatuko da sarreren salmenta.