Italian sarituko dute Asier Altuna zuzendaria

Aitorpen gorena jasoko du Asier Altuna zuzendariak Italiako Okzitaniako Ostana Herrixkan egiten den Premio Ostana, Scritture in Lingua Madre sari banaketan. Uztailaren 1ean, 2an eta 3an egingo dute topaketa, eta hizkuntza komunitate txikietan ama hizkuntzan sortzen duten sortzaileak izango dira bertan. Zinemaren alorrari dagokion saria jasoko du zinegile bergararrak.