‘Coming Home in the Dark’ emango dute PREFANT 28 zikloaren baitan

FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 28. edizioaren atarian, jaialdiari lotutako emanaldi berezien eta estreinaldien PREFANT zikloaren bigarren emanaldia egingo dute martxoaren 10ean, hirian. James Ashcroft zinemagilearen Coming Home in the Dark (2021) thrillerraren aurrestreinaldiaren txanda izango da.