Gaur bertan abiatuko dute Pre-Zinebi, Zinebi jaialdiaren aurreko ekitaldi sorta

Campos Eliseos Antzokian, 20:00etan, Zoe Berriatúa aktore, gidoilari eta zuzendariarekin gaur bertan, azaroak 3, egingo duten solasaldia izango da Pre-Zinebi zikloko lehen jarduera. Euskal Herriko Gidoigile Profesionalen Elkartearekin antolatutako ekitaldiaz gain, dena den, Zinebi-Express film laburren rallya eta Bilboko zinema eskoletako ikasleen lanak ikusarazteko bi saio egingo dituzte, besteak beste, 59. Zinebi jaialdia hasi aurreko egunetan.

By |2017-11-08T14:56:02+02:003 azaroa, 2017|

‘En un paisaje imaginado’, bihar Fas Zineklubean

http://vimeo.com/49366438 Ostiral honetan, azaroak 14, abiatuko da 56 Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia. Horren aurretik, baina, PreZinebi emanaldi sorta egiten ari dira egunotan Bilbon. Horregatik, Fas Zineklubaren astearte honetako saioak ekimenarekin bat egingo du, eta Josu Veneroren En un paisaje imaginado (2012) filma eskainiko dute Campos aretoan.

By |2014-11-10T12:20:34+02:0010 azaroa, 2014|

Bertsoak, lehiaketa eta, noski, zinema emanaldiak ‘Pre-Zinebi’ ekimenean

http://youtu.be/GoPrOeME2sU Pre-Zinebi ekimena datorren ostiralean hasiko da Bilboko Zinebi jaialdirako giroa aurretiaz prestatzen. Zinemaldi honetako antolatzaileek hainbat elkarte eta erakunderen laguntza izan dute girotze ekimen honetan, besteak beste FAS zinekluba eta Euskal Gidoilarien Elkartea. 

By |2013-11-07T12:22:10+02:005 azaroa, 2013|
Go to Top