Xabier Erkiziak ‘Pour Don Carlos’ film mutua izango du hizketagai
Pour Don Carlos proiektuaren baitan antolatutako jarduera osagarri gisa, Xabier Erkizia ikerlari, ekoizle eta soinuaren lanketan aditu lesakarrak solasaldia eskainiko du gaur, Zumalakarregi Museoan. Zinema ez zen sekula mutua izan izenburupean, karlistaldia gaitzat zuen lehen filma izango du Erkiziak hizketagai.