Filmen sustapen eta publizitaterako aurtengo laguntzak banatu ditu Zineuskadik

Zineuskadi elkarteak fikziozko eta animaziozko film luzeak zein sormenezko dokumentalak sustatzeko eta zabaltzeko diru-laguntzak eman ditu. Orotara 150.000 euro banatu ditu azken urtean argitaratutako bederatzi filmen artean, tartean, Amama (Asier Altuna, 2015), Jai Alai Blues (Gorka Bilbao, 2015) eta Un otoño sin Berlín (Lara Izagirre, 2015).

By |2016-09-18T14:26:40+02:007 iraila, 2016|

Asteazkenera arte luzatuko da ‘Animadeba’ Debako VII. animazio zinemaldia

Larunbatean hasi zen animazioa gustuko dutenen urteroko zita Deban. Asteazkenerarte bitarte, bederatzi film luze eta labur proiektatuko dira Agirre Jauregiko Ispiluen gelan, Debako udalak, nontzeberri.com atariarekin eta Kimuak programarekin batera antolatutako Animadeba ekimenean. Haur zein helduentzat, fikzio ala dokumental, proiektatuko dituzten ikus-entzunezko guztiek baldintza bakarra betetzen dute: animaziozkoak dira. https://www.youtube.com/watch?v=b9h2US1D-ps EGITARAUA: Abenduak 26: 20:00 Kontzertua : Maxin: Wild Beach Abenduak 27, igandea: 19:00 Film laburra:

By |2019-05-22T16:30:43+02:0028 abendua, 2015|

Zortzi film lehiatuko dira Donostia Zinemaldiko euskal zinemari eskainitako sailean

Josu Martínezen Gure sor lekuaren bila, Gorka Bilbaoren Jai Alai Blues, Pablo Iraburu eta Migueltxo Molinaren Walls, eta aurretik iragarritako Lara Izagirreren Un otoño sin Berlin 63. Donostia Zinemaldiko Zinemira sailean ez ezik, mundu mailan ere estreinatuko dira irailaren 18tik 26ra bitarte. Hala iragarri dute gaur Jose Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko zuzendaria buru zuen agerraldian.

By |2015-09-04T13:00:48+02:0025 abuztua, 2015|
Go to Top