Portugaleteko XV. Zinema Express jaialdira aurkezteko epea, zabalik
Irailaren 23an egingo dute Portugaleteko Zinema Express Jaialdiaren 15. edizioa. Parte-hartzaileak taldeka antolatu beharko dira, eta irailaren 4a baino lehen gauzatu beharko dute izen-ematea. Lanak euskaraz edota gaztelaniaz errodatuta egon behar dira.