CIMASUB zikloak Euskal Herriko portuak bisitatuko ditu, uztailean

Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa hirugarrenez iritsiko da Bakiora, uztailaren 12an (asteazkena). 12 film labur proiektatuko dituzte, aire librean, Sabino Arana kalean. Saioari 22:00etan ekingo diote, eta sarrera doan da. Aldiz, MATER Ontzi Museo Ekoaktiboak antolatuta, Portugaleten, Getarian eta Mutrikun egingo dute geldialdi berezia.

By |2023-07-04T09:11:41+02:004 uztaila, 2023|

#etxeangeratukonaiz Zinema Express jaialdia egingo dute Portugaleten

Osasun larrialdi alertak eragindako itxialdi-egoerara moldatu eta Portugaleteko Zinema Express jaialdiak edizio berezi bat iragarri du. Larunbatean (martxoak 21) hasita, parte-hartzaileek 48 ordu izango dituzte etxean grabatutako film laburrak aurkezteko. Jorratu beharreko gaia 09:00etan jakinaraziko dute.

By |2020-03-20T11:23:43+02:0020 martxoa, 2020|

Irailaren 21ean egingo dute Portugaleteko XI. Zinema Express jaialdia

Zazpi kideko taldeetan antolatuta eta hamar orduko epean, hiru minutuz azpiko film laburrak osatu beharko dituzte irailaren 21an Portugaleten egingo duten XI. Zinema Express jaialdian ariko diren haur, gazte zein helduek. Bertan parte hartzeko, dena den, izena eman beharko da aurrez jaialdiaren webgunean, eta horretarako epea irailaren 6an amaituko da.

By |2019-08-19T11:21:22+02:0019 abuztua, 2019|

X. Zinema Express Jaialdian izena emateko epea irailaren 3an bukatuko da

Portugaleteko Zinema Express Jaialdiak hamargarren ekitaldia beteko du aurten, eta izena emateko deialdia ireki dute jada. Irailaren 3ra bitartean burutu ahal izango dituzte inskripzioak gehienez zazpi kidez osatutako taldeek. Jaialdian, nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute, antolatzaileek ez baitute inolako adin edota nazionalitate mugarik jarriko. Ekimena Dale Al Play Elkarteak antolatuko du beste behin.

By |2019-05-15T12:37:25+02:0017 abuztua, 2018|
Go to Top