Sendoa Cardosoren ‘El Divinok’ eskuratu du 10. HUHEZINEMAko Vertigo saria

Martxoaren 29tik 31ra egin zuten 10. HUHEZINEMA jaialdiak amaiera ezin hobea eman zion urteurren bereziari ostiralean egin zuten sari-banaketa ekitaldi zirraragarriarekin. Sail Ofizialeko Vertigo saria Sendoa Cardosoren El Divino lanarentzat izan zen, eta ikusleen saria Maite Bidarte eta Koldo Gartziaren Karta Astrala laburrak jaso zuen. Aldiz, Goeina saria Ageda Kopla Taldearen Beti bezperako koplak animazioak eskuratu zuen.