Abuztuko aire libreko zikloari ekingo diote gaur, Errenterian

Errenteriarrek zinemaz gozatzeko hitzordu bereziak izango dituzte abuztuko asteburuetan. Izan ere, gaur bertan hasiko dute herriko hainbat txokotan eskainiko dituen filmen zikloa. Playmobil: The Movie (Lino DiSalvo, 2019) lana proiektatuko dute Koldo Mitxelenako patioan, 22:00etan, eta sarrera doakoa izango da. Abuztuaren 29ra bitartean sei saio finkatu ditu Errenteriako Udalak, guztiak ere, aire librean.

By |2020-08-06T11:21:28+02:007 abuztua, 2020|

Estreinaldiak: Urriak 18

Portrait de la jeune fille en feu Frantziako Bretainia, 1770. urtean.  Mariannek Héloïseren ezkontza-erretratua margotu beharko du neskak komentua utzi eta gutxira. Héloïsek ez du onartuko halabeharrez ezkondu behar duenik, eta erretraturako paratzeari uko egingo dio. Beraz, Mariannek ezkutuan lan egin beharko du. Horretarako, konpainiako damatzat aurkeztuko da, hala egunez begiratu eta gauez margotzeko. Héloïsek ezkondu aurretik dituen azken askatasun-uneak elkarrekin eman ahala, gero eta

By |2019-10-17T09:24:10+02:0017 urria, 2019|
Go to Top