Kimuak sortaren lehen emanaldi publikoa, ostegunean Tabakaleran
Datorren ostegunean, hilaren 28an, Kimuak 2019 sorta osatzen duten film laburren lehen emanaldi publikoa egingo dute Donostiako Tabakaleran. 19:00etan hasiko da ekitaldia, eta filmen egileak izango dira bertan beren lanak aurkezten.