Abendu eta urtarrileko egitaraua iragarri du Kresalak
2016-2017 denboraldiarekin jarraitzeko, Kresala Zineklubak abendu eta urtarrileko egitaraua aurkeztu du. Astelehenean The Here After (Magnus von Horn, 2015) filmarekin zabalduko dute zikloa, eta urtarrilaren 30ean Donostia Zinemaldian eskaini zuten Juanmi Gutierrezen Oihalak Adarretan dokumentalarekin itxi.