Alex de la Iglesiak ‘Errementari’ filma koproduzituko du
Paul Urkijoren Errementari euskarazko film fantastikoaren ekoizpenean hartuko du parte Alex de la Iglesiak. Erabakia Berlinale jaialdiko European Film Market EFM azokan hartu dute egunotan, izan ere, zuzendari bilbotarra bertan da El bar lana aurkezten.