‘Apaiz Kartzela’ dokumentala Galizian emango dute egunotan
Galiziako Pontevedra probintzian zehar aurkeztuko dute egunotan Apaiz Kartzela dokumentala. Ritxi Lizartza zuzendaria eta protagonistetako bi -Xabier Amuriza eta Juan Mari Arregi- izango dira bertan. Era berean, aurkezpenek Anxo Curras historialariaren partaidetza izango dute.