Sortu zutenetik 10 urte pasa direla ospatuko du Gariza Filmsek

Polvo somos (2020), Ya no duermo (2020) eta Nora (2021) filmen emanaldi berezi batekin ospatuko du Gariza Films ekoiztetxeak bere hamargarren urteurrena. Saioak Bilboko Golem zinema aretoan izango dira, eta ostean festa giroan elkartuko dira Viadefuga kafetegian. Bertaratu nahi dutenek asistentzia baieztatu beharko dute.

By |2021-11-02T13:59:20+02:002 azaroa, 2021|

23 labur, V. Donosskino festibalean

Donostia Zinemaldiaren zurrunbiloa pasata, film laburrei eskainitako astebeteko jaialdiak hartuko du Donostia urri hasieran, Donosskino festibalaren bosgarren ekitaldia egingo baitute hilaren 5etik 9ra. 23 dira bertan ikusgai eta lehian izango diren nazioarteko zein bertako ekoizpenak, tartean, Paul Urkijoren Dar-dar eta David P. Sañudoren La colcha y la madre ekoizpenak.

By |2021-09-07T11:22:25+02:007 iraila, 2021|

Martxoko egitaraua iragarri du Kresala Zineklubak

Otsailaren hondarretan, martxoko programazioa iragarri du Kresala Zineklubak ohi bezala, eta lehen lau asteetako filmen zerrenda helarazi dute, hilaren 30ekoa apirileko egitarauarekin batera jakinaraziko baitute. Proposamen ezberdin bezain interesgarriez gozatzeko aukera izango da beste behin ere, baita Estibaliz Urresolaren Polvo Somos laburraz ere.

By |2021-02-25T11:26:48+02:0024 otsaila, 2021|

37. Euskal Zinemaren Astea egingo dute Gasteizen

Otsailaren 22an hasi eta 27ra bitarte, astelehenetik larunbatera, euskal zinemari eskainitako astea ospatuko dute Gasteizen Vital Fundazioaren eskutik. Bost film luze eta beste bost labur, azken horiek arabar zinemagileek zuzendutakoak, eskainiko dituzte 18:30ean hasita. Saio bakoitzerako sarrera bi euroan eskuratu ahal izango da, eta emanaldi guztietarako txartela, bederatzi euroan.

By |2021-02-16T11:11:11+02:0016 otsaila, 2021|

Lukas Marxt-en ‘Imperial Irrigation’, ZINEBIko saridun nagusia

Covid19-ak baldintzatutako edizioa izan da ZINEBI Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 62.ena, emanaldiak zuzenean zein streming bidez egin baitituzte, eta hain zuzen, palmaresa bera ere online egindako agerraldian jakinarazi duten Vanesa Fernandez Guerra ZINEBIren zuzendariak eta Rubén Corral programatzaileak. Irabazleen artean dira Estibaliz Urresolaren Polvo somos, Lur Olaizolaren Zerua blu eta Aitor Gametxoren Hemen. Gaur.Berriz lan euskaldunak.

By |2020-11-20T14:15:26+02:0020 azaroa, 2020|

Zazpi euskal film laburren emanaldiak zabalduko du 62. Zinebi jaialdia

Zailtasun eta muga guztien gainetik, gaur abiatuko dute ZINEBI- Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 62. edizioa. Berritasun gisa iragarri dute formatu hibridoan, partez presentziala eta partez digitala, egingo dutela eta, halaber, film guztiek izango dituztela euskarazko azpitituluak.

By |2020-11-13T11:56:54+02:0013 azaroa, 2020|
Go to Top