Aire libreko zinema saioak izango dituzte Sopelan

Bizilagunek udan aisialdiaz eta kulturaz goza dezaten, Sopelako Udalak hainbat jarduera antolatu ditu Sopela Uda Kalean egitarauaren barruan. Musika emanaldiek, dantza ikuskizunek edota bakarrizketek girotuko dituzte herri bizkaitarreko arratsalde eta iluntzeak, baina aire libreko zinema saioak ere egingo dituzte. Proiekzioak 22:00etan izango dira, larunbatero, Ugitxieta plazan.