Paul Egozkue: ‘Euskal Herrian grabatuko dut hurrengo proiektua, irrikatan nago’
Donostiarra, 1970an jaioa Paul Zubillaga izenarekin. Gaztetik datorkio antzezpenaren munduan aritzeko grina. 1990an hasi zituen bere lehen antzerki ikasketak, eta bi urte besterik ez zituen behar izan bere lehen lana lortzeko. Hainbat casting gainditu eta gero, paper protagonistetako bat eskuratu zuen Goenkale telesailean. Denera, zazpi urte eman zituen Xabier Lasa, Marialuixa Galardi eta Jose Mari Lasa protagonisten seme gazteenaren azaletan. Antzezteari eskainitako urte batzuen buruan,