Haurrei zuzendutako emanaldien berri eman du Giza Eskubideen Zinemaldiak

Eskola eremura zabalduko dituzte beste urte batez Giza Eskubideen Zinemaldiak sustatzen dituen eztabaidak. Hala, 17.edizioa izango denean landuko diren gaiak jorratzeko aukera izango dute Donostiako ikasleek, haientzat propio egokitutako hiru filmen bitartez.