Abenduaren 12tik 18ra, XI. Feministaldia Donostian

Plazandreok plataformaren ekimenez, eta Donostia 2016 eta Tabakalerarekin elkarlanean, kultura feministaren Donostiako Feministaldia jaialdiaren XI. edizioa aurkeztu dute gaur. Plaza lelopean, mintzaldiak, mahai-inguruak, kontzertuak, eta baita ikus-entzunezko emanaldiak ere egingo dituzte datorren aste osoan.