Maddi Barber eta Izibene Oñederra, Zabaltegi-Tabakalera sariaren lehian

Zabaltegi – Tabakalerak, Zinemaldiko sail irekienak, 19 lan hartuko ditu bere lehiaketan; besteak beste, Maddi Barber eta Izibene Oñederra zinemagileek aurkeztuko dituztenak. Guztira, hamahiru film luze, film ertain bat, lau film labur (horietako bat animaziokoa) eta sail bat bilduko ditu sailak, lau estreinaldi eta aurrez Berlin, Cannes eta Locarnoko lehiaketetan aurkeztutako beste hainbat.