Belakoren bira berria dokumental batean erakutsiko du Koldo Serrak
Koldo Serra zinemagile bilbotarrak Belako musika taldeak ekainerako iragarri duen biraren inguruko dokumentala zuzenduko du. Madril, Denia eta Getxoko autozinemetan emandako kontzertuak jasoko ditu road movie itxura izango duen lanak.