Bidean aurrera doa Oreina

Arrakastaren bidean sendo dabil Koldo Almandozen Oreina. Bosgarren astea egingo du karteldegian Donostia Zinemaldian Euskal Film Onenaren Irizar saria eskuratu zuen filmak, eta berriki jakin dugu hainbat jaialdietan izango dela: Tuteran, Asturiasen eta Alemanian.

By |2018-10-26T10:44:10+02:0026 urria, 2018|

Euskal Zinemaren presentzia nabaria izango da Nantesko Zinemaldian

Euskal Herrian zein zinemagile euskaldunek ekoiztutako pelikula eta film labur andana ikusi ahal izango da Nantesen, gaurtik hasita apirilaren 8ra arte.  Festival du Cinema Espagnol jaialdiak 28. edizioa ospatuko du aurten eta, beste behin, Euskal Zinemagintzak ordezkaritza zabala izango du bertan.

By |2018-03-28T15:59:44+02:0028 martxoa, 2018|

Huhezinemak baditu hamar finalistak

Aditzera eman dute Huhezinema jaialdiko Sail Ofizialean parte hartuko dutenen filmen hamarrekoa. Horrekin batera, gainontzeko ataletan lehiatuko diren laburrak, eta sari desberdinak banatuko dituzten epaimahai kideak ere ezagutu ditugu. Martxoaren 23an, Aretxabaletako arkupe aretoan egingo dute sari banaketa ekitaldia, eta egunean bertan izango dira ikusgai filmok hainbat egileren bertaratzearekin. Jaialdiaren aurreko egunetan, ostera, erakustaldia osatuko duten bestelako laburrak proiektatuko dituzte. Orotarikoak lanak daude ekitaldiaren 11.edizioarako aukeratutakoen artean: eskarmentuzko

By |2019-05-15T16:42:37+02:0026 otsaila, 2018|

Martxan da FAS zineklubaren lehen hiruhileko programa

2018ko lehen hiruhilekoari ekingo dio gaur Bilboko Cineclub FASek Krzysztof Kie?lowski zuzendari poloniarraren Przypadek (1981) filmarekin. Mario Pardo aktoreak aurkeztuko duen saioan, gainera, Violeta Trincadoren Zacarías (2017) film laburra proiektatuko dute. Hala, martxoaren 20ra bitarte, asteartero film luze bana eskainiko dute 19:45ean El Carmen Aretoan (Indautxuko Enparantzan). https://youtu.be/X9c1BfeHY0g Horrez gain, Euskal Herriko film laburrak ikusteko aukera izango du hurbiltzen den orok Korten! zikloaren baitan. Sarrera orokorrak

By |2019-05-22T09:22:56+02:009 urtarrila, 2018|

Euskal zinemak abiatuko du gaur ZINEBI jaialdia

Gaur eman dio hasiera ZINEBI-k, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Jaialdiak, bere 59.edizioari. Bilboko Arriaga Antzokiak jasoko du inaugurazio ekitaldia, 20:00etan, eta euskal zaporeko gauaz gozatzeko aukera izango du bertara gerturatzen den publikoak. Izan ere, lehiaketan parte hartuko duten euskal filmen emanaldiek eta Alberto Iglesias konpositoreari egingo dioten omenaldiak gorpuztuko dute saioa. Ohorezko Mikeldi Saria jasoko du musikagile donostiarrak. Aurreko urteetako aukeztutakoari jarraiki, gizarte gaiak izango dira

By |2017-11-10T14:19:02+02:0010 azaroa, 2017|

66 lan lehiatuko dira Cortada film laburren jaialdian

EHUko Arabako Campusean Cortada film laburren jaialdia egingo dute azaroaren 28tik abenduaren 2ra. XXI. edizioan 66 film labur lehiatuko dira Sail Ofizialean, eta proiekzioak Vital Fundazioa Kultur aretoan egingo dituzte. Estatuko fikzioak, animazioak eta dokumental laburrak eskainiko dituzte, baina euskal ekoizpenek eta film arabarrek ere tartea izango dute Gureak eta Hemengoak ataletan, hurrenez hurren.

By |2017-11-20T12:29:10+02:008 azaroa, 2017|

Zinemaldiko kritikak: Kimuak 2017 katalogoa

Zuzendaria: Askoren artean Urtea: 2017 Herrialdea: Euskal Herria AB ALIO Zuzendaria:Iñigo Royo eta Iñigo Fernández Ostolaza Pantaila itxuraz zentzugebeak diruditen mezuz beteko da seriotasunez jantzitako collage honetan. Nolakoa izango litzateke etorkizun hura, non... Eta bai, nola edo hala, bihotzak taupaka egiten dit, hezur-haragizkoak garenok ulertuko dugu zergatik; besteek, beharbada, ez. Saiatu. Txuletak eta mezu politikoa ikus-entzunezko sormen batean batu izanagatik soilik, ikustaldia merezi du. https://vimeo.com/225978637 APRIETA PERO RARAMENTE

By |2019-05-16T11:03:08+02:0026 iraila, 2017|

Zazpi euskal ekoizpen, Euskal Zinemaren Irizar saria eskuratzeko lehian

65. Donostia Zinemaldiko Zinemira saila eta jaialdian eskainiko dituzten gainerako euskal filmak aurkezteko agerraldia egin dute gaur Jose Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko zuzendariak eta Ruth Pérez de Anuncita Donostia Zinemaldiko komunikazio arduradunak, euskal zinemagintzaren industriako profesional ugariz lagunduta. Orotara zazpi film lehiatuko dira Euskal Zinemaren Irizar saria eskuratzeko, eta jaialdian hamalau euskal ekoizpen eskainiko dituzte.

By |2017-09-05T08:50:54+02:0030 abuztua, 2017|
Go to Top