Kritika: ‘Place Publique”
Zuzendaria: Agnès Jaoui Urtea: 2018 Herrialdea: Frantzia –Gordiar korapiloa desegin nahian– 60 bat urteko gizon bat eskopeta daramala iluntasunetik argira agertzen da, itxura eta ibilera mehatxatzaileekin. Aldi berean beste gazteago bat aparkatuta dagoen auto baten atzerako ispiluak hausten ari da. Tentsioak gora egiten du eta bi gizonak gurutzatzerakoan tiro baten eztandak pantaila ilunera eramaten du. Ez ohiko hasiera honekin badirudi Place publique (gaztelaniazko izenburua zentzugabeko