‘Piztu Kultura’ suspertze plana aurkeztu du Gipuzkoako Aldundiak

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak 4.050.000 € bideratuko ditu ‘Piztu Kultura’ suspertze planera, COVID-19 gaitzaren osasun larrialdiak kultur sektorean eragin duen krisi larriari aurre egiteko. Konfinamendu neurrien ondorioz jarduera gelditu edo bertan behera utzi behar izan duten ekimenen berpiztea da helburua.