‘Piztia Pizteko’ lelopean, badator 2016ko Kameratoia!

Euskal Herriko ikus-entzunezkoen Kameratoia rallyaren XII. edizioa abenduaren 3tik 6ra egingo dute Durangoko Azokako Irudienea gunean. Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako lehiaketak Piztia pizteko leloa izango du aurtengoan, eta izen-ematea azaroaren 24ra arte izango da zabalik.