Euskal zinema 63. Donostia Zinemaldian

Zortzi film luzek osatu dute aurtengo Zinemira saila, Sail Ofizialean euskal film bat ikusteko aukera izan dugu, beste bat Zuzendari Berriak atalean, hiru Culinary Zinema sailean, bat Made in Spain kategorian eta beste bi Sail Ofizialeko emanaldi berezietan. Kimuak katalogoko zazpi lanak ere proiektatu dituzte industriarentzako saio berezian, eta euskal zinemarekin lotutako dozena bat aurkezpen eta ekitaldi egin dituzte Kursaaleko Industry Club aretoetan.

By |2019-05-20T15:17:18+02:0028 iraila, 2015|

Zinemaldiko Kritikak: ‘Pikadero’

Zuzendaria: Ben Sharrock Urtea: 2015 Herrialdea: Euskal Herria Anek (Barbara Goenaga) eta Gorkak (Joseba Usabiaga) gau batean ezagutu den bikote gaztea osatzen dute. 30 urte inguru dituzten arren, gurasoen etxean bizi dira, eta intimitate pixka bat lortzearren filmari izena ematen dion pikadero baten bila ari dira. Aki Kaurismaki edo Jacques Tatti bezalako zuzendarien eragina aitortu du Sharrockek. Ez da zaila antzekotasunak aurkitzea. Plano finkoak, tempo

By |2019-05-16T12:14:50+02:0019 iraila, 2015|

Zirkuitu komertzialetatik kanpoko euskal lanak, irail eta urrian Bilbon

Egin salto! Ikus-entzunezkoaren beste mapa bat zikloa aurkeztuko du Bilboko Azkuna Zentroak irail eta urri hasieran. Zirkuitu komertzialetik kanpo aritzen diren euskal zinegileen lanak erakustea du helburu, eta besteak beste, Koldo Almandoz, Maria Elorza eta Lander Camareroren lanak proiektatuko dituzte.

By |2015-09-11T12:51:30+02:007 iraila, 2015|

Irune Gurtubai: “Film laburrekin bagenuen eskarmentua, eta luze bat egiteko aukera sortu zenean, bete-betean hasi ginen”

https://vimeo.com/128863249 Ben Sharrock zuzendariarekin ekoitzi duen Pikadero lehen film luzea 63. Donostia Zinemaldian aurkezteko hautatua izan da, Zuzendari Berriak sailean, eta Euskal Zinemaren Irizar saria eskuratzeko lehian ere ariko da. Irune Gurtubai (Elorrio, 1987) gaztearekin izan gara, bere ibilbideaz, jardunaz eta zinema-jaialdian aurkeztuko duten filmaz hizketan. 

By |2019-05-17T11:58:45+02:007 iraila, 2015|
Go to Top