Zurriolako Butaka: Irailak 28

Ezin ukatu euskal zinemagintzak loraldia bizi duenik. Bada zeri kantatu, eta badugu nori kontatu. Euskal ekoizpenak inoiz bano ugariagoak izango dira 67. Donostia Zinemaldian, eta horren berri emateko asmoz ekin genion atzo Zurriolako Butaka programaren saio-sorta berriari. Jaialdiari eskainitako euskara hutsezko ekoizpen bakarra izango da, eta ZINEAren atarian,  IRUTXULOKO HITZA, GAZTEZULO eta BERRIA hedabideen webguneetan eta HAMAIKA nahiz KANALDUDE telebista kateetan ikusi ahalko da. Egunero 19:00etatik aurrera zabalduko dugu Internet bidez, Kanaldudek, bere aldetik,

By |2019-09-28T18:59:33+02:0028 iraila, 2019|

Ane Arrieta: ‘Pikadero’

Zuzendaria: Ben Sharrock Urtea: 2015 Herrialdea: Euskal Herria Pantone 3298 kolorearekin hasi eta ixten da Pikadero, Ben Sharrockek 2015. urtean aurkeztu zuen pelikula. Pantone etxeak zian-berde erdi itzalduntzat definitzen du kolore hau, sintesi ona iruditu zaigu Pikaderori buruz aritzerakoan. Berde-urdin kromatismo horretan bizi dira protagonistak Euskal Herriko barrualdeko edozein-herri batean. Krisiaren eraginez kanpora joateko apostua egin ala ez zalantzati dabiltza, ekonomiaren gainbeheraren erruz lan duinik

By |2019-06-13T09:42:47+02:0013 ekaina, 2019|

Estreinaldiak: Martxoak 4

Pikadero Anek (Barbara Goenaga) eta Gorkak (Joseba Usabiaga) gau batean elkar ezagutu den bikote gaztea osatzen dute. 30 urte inguru dituzten arren, gurasoen etxean bizi dira biak ala biak, eta intimitate pixka bat lortzeko elkargune publikoez baliatu beharko dira, txortalekuez alegia. Ben Sharocken lehen luzea, Donostiako Zinemaldiko Zuzendari Berrien sailean lehiatu zen. Beste herrien artean, Bilboko Multicines aretoan, Donostiako Principen eta Gasteizko Floridan estreinatuko da,

By |2016-04-27T17:59:36+02:003 martxoa, 2016|

Ostiralean hasiko da euskal zinemaren Zinemaldia.Cat jaialdia Bartzelonan

Otsailaren 5an hasi eta 26ra bitarte luzatuko da Zinemaldia.Cat jaialdiaren hamaikagarren edizioa Bartzelonako Girona Zinemetan. Euskal Etxeak antolatuta, zinemaldiak bi sail ofizial izango ditu aurtengoan: dokumentalenean zazpi film lehiatuko dira, eta fikziozkoan bost. Guztiak ‘Urrezko txapela’eskuratzea izango dute helburu.

By |2016-02-08T14:45:45+02:002 otsaila, 2016|

Hiru euskal produkzio Zornotzako ‘Eusko Label’ zikloan

Urteari hasiera emateko, Euskal Herriko hiru ekoizpen bilduko dituen zikloa antolatu du Zornotzako Kine Zineklubak, Eusko Label izenarekin. Gaur arratsaldean emango zaio hasiera jaialdiari, Zornotza Aretoan, Jai Alai Blues (2015)  zesta puntari buruzko dokumentalarekin.  Gorka Bilbao zuzendari gernikarra bertan izango da emanaldia aurkezteko, 20:00etatik aurrera.

By |2016-01-22T09:58:06+02:0012 urtarrila, 2016|

Euskal ekoizpen ugari, Goya sarietako hautagaitzen artean

Asier Altunaren Amamak eta Juanma Bajo Ulloaren Rey Gitanok lortu dituzte gehien, hamazazpi eta hemeretzi hautagaitzarekin, hurrenez hurren; atzetik dituzte, Negociador (15), Pikadero (14), Un otoño sin Berlin (13), Walls (9), Echevarriatik Etxebarriara (8), Jai Alai Blues (8),  Yoko eta lagunak (5), eta Oscar desafinado (1), besteak beste. Behin betiko izendapenak abenduaren 14an emango dituzte jakitera; 2016ko Goya Sarien gala berriz, otsailaren 6an izango da.

By |2015-12-09T17:34:05+02:0023 azaroa, 2015|

‘Euskal zine industriaren belaunaldi berria’-ren lagin bat bilduko dugu Durangoko Azokan

Durangoko Azokaren 50. edizioa abenduaren 4tik 8ra luzatuko da, eta gu ere bertan izango gara: hilaren 6an euskal zine industriaren belaunaldi berriari buruzko mahai-ingurua antolatuko dugu Irudienean. Lara Izagirre zinegilea, Irune Gurtubai ekoizlea, Joseba Usabiaga aktorea eta Miren Manias ikerlaria gonbidatuko ditugu bertara, eta ikus-entzuleen laguntzaz, solasean ariko gara 12:00etatik aurrera. Gonbidatuta zaudete!

By |2015-12-09T17:34:27+02:0019 azaroa, 2015|
Go to Top