Frantziako ikus-entzunezkoen eta digitalen industriari buruzko hitzaldia, astelehenean Donostian
Donostiako Sustapenak antolatuta, Frantziako ikus-entzunezkoen eta digitalen sektorearen inguruko eta herrialde horretan jarduera komertzialak garatzeko eskatzen diren alderdi juridikoei buruzko hitzaldia eskainiko dute datorren astelehenean, maiatzak 18, 11:30ean Donostiako Pi@ Berrikuntza Gunean. Nora Mendoza Donostiako Sustapeneko kideak Pi@ Antena proiektua azalduko du datorren asteleheneko hitzaldian. Egitasmo honen baitan, Donostiako Sustapenak hiru egoitza ditu Paris eta Londresen; Pariskoa La Fonderie Garapen Digitaleko Agentzian dago, eta Londreskoak