Ia 50 urte eta bi heriotz harribitxi batekin gozatu ahal izateko
Amazing Grace filmaren trailerra ikusi berritan idazten ari naiz lerro hauek, aldi berean How I Got Over kantua aditzen ari naizela. Eta hara, nahigabe, hatzak teklatuan dantzan ari zaizkit, eta burua alde batera eta bertzera balantzaka daukat. Ez dakit zuetako norbaitek aukera izan ote duen Donostia Zinemaldian Amazing Grace filma ikusteko… Nik ez, eta irrikan nago.