Victor Erice zinemagile bizkaitarra Cannesen izango da

Sortzaile beterano karrantzarrak Michel Gaztambiderekin batera idatzi du Cerrar los ojos bere laugarren film luzearen gidoia, eta Jose Coronado, Ana Torrent, María León zein Petra Martínez ditu aktore. Cannes Premiere sailean erakutsiko dute, jaialdi frantziarreko 76. edizioaren baitan.